Skip to content

Bizkaiko golkoko superbehatokia

EBEGI Bizkaiko golkoaren hego-ekialdean dagoen superbehatoki bat da,  itsas ingurunearen eta bertako ekosistemaren behaketa integratua eta diziplina anitzekoa ahalbidetzen duena. Gainera, berrikuntza teknologikoko eta esperimentazioko zereginak aurreikusten ditu, behaketa ozeanikoko puntako metodologiak identifikatu eta testatzeko, ibilgailu autonomoak barne.  Hau horrela, biodibertsitatea eta itsas habitatak kontserbatu eta berreskuratzearen arloko politikak eta zuzentarauak garatzeko funtsezko informazioa handitzea ahalbidetuko du behatokiak, baita klimari eta aldaketa globalei lotutako erronkei buruzkoa ere.

Online plataforma berria

Superbehatoki honen lehen tresna gisa, AZTIk online aplikazio teknologiko berri bat garatu du, itsas ingurunearen kudeaketan parte hartzen duten eragileentzako funtsezko informazio guztia plataforma bakar batean ikusgai jartzeko, inguru horretan egindako kanpaina ozeanografikoei eta dauden neurketa-sistemei dagokienez.

Online aplikazio hori ezinbestekoa da, halaber, itsas ingurunearen eta haren ekosistemaren behaketa integratua eta diziplina anitzekoa ahalbidetuko duten neurri gehigarrien eta integrazio-aukeren beharrak identifikatu ahal izateko.

Klik sinple batekin, erabiltzaileak informazioa lortzen du itsas mailaren, tenperaturaren, uraren pH-aren, olatuen eta beste aldagai biologiko batzuen datuak dauden kokaleku eta aldiei buruz intereseko eremuan, hainbat iturri kontsultatu behar izan gabe. Honi esker,  informatutako erabakiak hartzeko beharrezko datuak biltzeko lehen urratsa sinplifikatu eta arinduko da.

Nork erabil dezake ebegi?

Administrazio publikoak

Komunitate zientifikoak

Arrantza eta industria sektoreak

Gizarteak,
oro har

Tresna hau sortzeari esker, administrazio publikoek, zientzia- eta ikerketa-komunitateak, arrantza- eta industria-eragileek eta gizarteak, oro har, eskura dute hodeian eta denbora errealean informazio motaren inbentarioa, bai historikoa, bai eguneratua.

Behaketa-jardueretan esperientzia handia

AZTI zentro teknologikoak urte asko daramatza Bizkaiko golkoa, Euskal Herriko kostaldea eta itsas ekosistema behatzen. Tresna digital berria eta bertan dagoen informazioa AZTIk duela hamarkada batzuetatik hona bere kanpaina ozeanografikoetan eta behaketa-jardueretan bildutako datuen emaitza da. Bestalde, EBEGIk azken urteotan AZTIk gidatutako ahaleginak eta lana kapitalizatzen ditu hainbat ekimenen bidez, hala nola EuskOOS Kostaldeko Ozeanografia Operatiboaren Sistema, Klima Aldaketaren Behatokia, Trantsizioko eta Kostaldeko Uren Kalitate Ekologikoa Ebaluatzeko Sarea edo Diziplina Anitzeko Kanpaina Ekosistemikoak.

90
NEURKETA-ESTAZIO
40
BEHATUTAKO ALDAGAIAK
20
ESPERIENTZIA URTEAK

Kostaldeko Behaketa-estrategia integratua

EBEGI bat dator Europako eta nazioarteko hainbat proiektu eta ekimenen lan-ildoekin. Proiektu eta ekimen horien helburua da kostaldeko behaketa integratuko estrategiak sustatzea, hala nola: JERICO-RI kostaldea ikertzeko Europako azpiegitura; EuroGOOS ozeanoaren behaketarako Europako erakundea; Eurosea ozeanoen behaketa- eta aurreikuspen-datuak lortzeko proiektua; eta Copernicus-en kostaldeko zerbitzuak ematea.

observatorio_golfo_bizkaia
finantziazioa
logo_gobierno_vasco
kolaboratzaileak
ura_logo